2012-11-27

Azaroaren 30ean Olentzeroren II. Karrikaratzea Iruñean


"Iaz lehenbizikotz martxan jarritako ekimen bati jarraipena emanen diogu, alegia Olentzeroren Karrikaratzea. Aurten beraz bigarren edizioa ospatu dugu eta Olentzero Txantrea auzotik Karrikiri elkartearen saltokira karrikadantzan edo musika prozesio ekitaldi berezian eramanen dugu.
Parte hartzeko deialdia zabalik dago, beraz animatzen zareten guztiok hurbildu Txantrea auzora eta elkarrekin abiatuko gara Olentzerorekin batera. Honatx egitaraua:
- 18:30ean irteera Bernart Etxepare eskola paretik (Txantrea).
Iruñeko alde zaharrerarainoko ibilbidea hauxe izanen da: igerilekuen ondoko aldapa, Alemaneseko zubia, Arantzadiko lehenengo bidea eta Frantziako ataria.
- 19:15eatik aurrerako geldiuneak: Herriko taberna, Duguna dantza taldearen egoitza, Meson de la Tortilla, Iruñazarra taberna eta Estafetako Pirineo ostatua.
- 21:00etan Karrikiri elkartearen saltokira iritsiko gara eta bertan geldituko da Olentzero Eguberri festak gurekin batera pasatzeko.
Animatu zaitezte eta parte hartu Olentzeroren Karrikaratzearen II. edizoan!!"

Karrikiri
2012-11-19

No hay comentarios:

Publicar un comentario