2012-11-20

"Oiezki"



Jose Karlos blog honetako jarraitzaileak idatzi dit:

"Kezka daukat edo daukagu.
Euskaltegian irakasleari galdetu nion,
"oiezki " hitza, ea nondik zetorren,
eta irakasleak, ziur ez zekien,
agian zuk nondik datorren jakingo zenuke, eskerrik asko eta berriro, zorionak".

Eta nik, hari eskerturikoan, zuek guziendako, honela ihardetsi:

Erraza da, eta adibideak indarrean badira, "Oiezki" Uharte-Iruñeko ostatua kasu.
Nondik dator izen hori?
Zaraitzu nahiz Aezkoako euskaraz erabiltzen ohi da,
han zalantzarik gabe, agian toki gehiagotan ere bai.
Izan ere, "oiezki" hitzak "laiotza" erran nahi du,
hots, eguzkiak jotzen ez duen ingurua, itzaletan izaten dena,
"egutera" edota "erlantz" (bai, ene izena, kar kar!) hitzaren aurkakoa, alegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario