2012-11-19

Xabier Soubelet egilearen bi berri

idazleak.org

Blog honetako jarraitzailea dugun Xabier Soubelet ziburutarra,
hain zuzen ere Arizkunen bizi den margolaria, idazlea eta kantuegileak,
bi berri eman digu:

1) Azaroaren 21ean "Oroitzirriak II, Lapurdiko baztandar baten leihotik"
bere bigarren kronika liburua aterako da,
"Oroitzirriak I, Baztango lapurtar baten leihotik" lehen liburuaren segidak, alegia.
Liburuaren aurkezpena Durangoko azokan izanen da abenduaren 7an, arratsaldeko 5etan,
eta abenduaren 18an arratsaldeko 6etan Baionako euskal erakustokian.
Lehen liburuan bezala, berak bizitako gertakizunen kondaketa da.

2) "Gezitik Gazira", bere kantuekin egindako cd-a abenduaren 15ean aterako da.
Abenduaren 18an euskal erakustokian, arratsaldeko 6etan aurkeztuko da.


Honatx bere web orrialdea: www.soubeletxabier.com
Bertan bere margo nahiz idazlanak ezagutu eta abestien bideoak ikus-entzuten ahal dira.


Edozein iruzkin, galdera, albiste, ideia... EneNafarroaMaitea@gmail.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario