2012-12-17

"Atarrabiako errota eta pilategia - 9 mendeko historia"

"Pilategiak edo trapu-errotak errotarri bertikal batez edo gehiagoz osaturik dauden eta egurrezko mazoak mugiarazten dituzten makina hidraulikoak dira.
Zapatek ("espekak") aipatu mazoak txandaka altxa eta erortzen uzten dituzte.
Mazoek forma prismatikoa dute, "jotzea" hobetzeko, eta "zaldi" izeneko egitura batetik esekita daude. Ehunak, oihalak, zapiak edo trapuak jotzeko zurezko ontziari "pila" esaten zaio.
Pilaren barruan, oihalak siga-saga jarri eta maiz samar busti behar dira gehiegi ez berotzeko.
Berez, "pila" tresneria horri esaten zaio eta "pilategia", berriz, era horretako makineria bere barnean hartzen duen eraikinari [...]
XI. mendetik, Atarrabia inguruko herrietako errotei buruzko aipamen dokumentalak daude.
Zaharrena 1027. urtekoa da eta Azella (Iruñea) eta Ateako (egungo Atondoa, Uharte) errotei buruzkoa da. Dena dela, Atarrabian errotaren bat dagoela aipatzen duen lehen baieztapen idatzia XIII. mendearen erdialdean agertu zen.
Kasu horretan, Erregeren jabetzako errota bat zen.
Atarrabiako biztanleek Erregeari alokatu zioten, eta horren truke 176 kg. inguru gari ematen zioten urteko.
Kontu liburuetan, instalazio hori "berritzat" jotzen da.
Horrek aurretik beste bat izanen zela esan nahiko luke".

David Alegria Suescun
Iruñerriko Ibai Parkeko Partzuergoa
Iruñea 2006


No hay comentarios:

Publicar un comentario