2012-12-04

Larrekoren testu bat

"Aspaldi badu ez dutala Eskualdunako xokorik zikindu.
Leenengo berri ona (emengo futboltzalentzat). Iragan igandeari izan zuten zori-geiagoko izugarria, emengo Osasuna deitzen duten ostikolari taldeak eta Donostiko Real Sociedad delakoak.
Oste gaitza bildu zen; Nafarroako erri auniztik etorri ziren, eta Donosti, Irundik ere bai.
Emengo Osasunakoak garaile 3 gol bati.
Eskualdunaren begikoa ez pai da josteta ori eta enea ere ez; ortan bego.
Eldu den astearteko gauazko amarretan, pilota partida berezi bat Iruñeko egunkari egilek antolatua.
"Euskal-jai"en Irigoyen iragan igandean Iruñen, jai andia ginuen, Iruñeko zaindari Jondone Zernin, emengo leen ipispikua, eta sinesmenaren erakusle leena.
Jondone Zerningo elizan egin da jaia; leenik iri guzitik prozesioa eta ortan udalako gizonak buru, ipispiku jaunakin batio. Gero meza nagusia, Iruñen zerbeit diren guziek an zaudela. Apezpiku jaunak predikua eta gero erriko etxean otruntza.
Bi anaiak eta Basterrika Gelbentzu, kontra xixteraz, Irigoyen zaarrena badakizue, pilotari naguziena dugula, baño bere partidak ezpei dira motelak an elkar ikusiko dute.
Eskualdunaren emengo irakurleak tirriatuak gaude "Almanaka"ren begira; aste untan eskutan dukegu eta bozik.
Begitartea beti ilun ere, ez da on; irri egitea ere aldika, laket dugu eta orgatik goxo zaigu, Almanaka.
Nola nai den dela, irakurle maite ori, Jainkoa baitan agur".


Larreko
Iruñea, 1925eko abenduaren 4a

No hay comentarios:

Publicar un comentario