2013-01-09

"Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa"



Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan parte hartu eta sari banaketara agertu ziren neska-mutikoak.

"Irain eskolako, Tantirumairu ikastolako eta Toki-Ona Institutuko 46 neska-mutikok 
parte hartu dute Beti Gazte elkarteak antolatutako 2012ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan.
Haurrek eta gaztetxoek, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar zioten
eta abenduaren 28an egin zen sari banaketa elkartearen egoitzan. 
Saridunek, material didaktikoan erabiltzeko erosketa bonoak lortu zituzten, 
baina parte hartzaile guziek izan zituzten sariak.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailako ikasleak biltzen dituen A mailan, 
13 haurrek hartu zuten parte eta lehen saria (30 euro) Josu Zubieta Eneterreagarentzat izan zen, 
bigarrena (25 euro) Oihana Arruti Terrerosentzat izan zen; 
eta hirugarrena (20 euro) Unax Ordoki Etxepetelekuk eskuratu zuen.
Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. Mailako ikasleak biltzen dituen B mailan 
19 neska-mutiko aritu ziren eta lehen saria (40 euro) Orti Arotzena Portuk eskuratu zuen; 
bigarren saria 35 euro) Manex Ramos Zumaldek lortu zuen; 
hirugarrena (30 euro) Ane Ordoki Telletxearentzat izan zen, 
laugarren saria (25 euro) Olatz Arakues Mikelajauregirentzat 
eta bosgarrena (20 euro), Aloña Etxarte Telletxearentzat.
Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko lehen eta bigarren mailako gaztetxoak 
biltzen dituen C mailan, azkenik, 14 partehartzaileen artean 
lehen postuan Ganix Arruti Terreros gelditu zen eta beretzat izan zen 50 euroko saria. 
Bigarren saria (45 euro), Nerea Ordoki Etxepetelekurentzat izan zen; 
hirugarrena, 35 euro, Kattalin Odriozola Muxikarentzat; 
laugarrena (30 euro) Ane Telletxea Igoarentzat 
eta bosgarrena (25 euro), Beñat Ordoki Telletxearentzat.

Galdera gehien zuzen erantzun zuenarentzat sari berezia 
Josu Zubieta Eneterreagak eraman zuen. 
Aurten, berrikuntza bezala, partehartzaileek Lesakako herriguneko ahalik eta iturri gehien 
lokalizatu behar zituzten eta Ganix eta Oihana Arruti Terreros anai-arrebek 
eraman zuten sari berezia.
Beti Gazte elkarteak azpimarratu du aurten galdera batzuk hagitz zailak zirela
eta halere herriko neska-mutikoek ongi erantzun dutela, 
herriko ohiturak eta historia hobe ezagutzeko helburu horretan.
 Datozen urteetan ere lehiaketarekin segitzeko asmoa du elkarteak".
"Ttipi-Ttapa"
2013-1-2

No hay comentarios:

Publicar un comentario