2013-01-30

Sakana: idazlan lehiaketak


"mendirajoan.blogspot.com

  Maria Markotegi sarietarako lanak aurkez daitezke.
Sakanako ikastetxeetako ikasleek eta hezkuntza premia bereziak dituztenek aurkeztu ditzakete
Narrazio laburrak, poesiak edo komikiak aurkez daitezke Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako sariketan. Ikasle bakoitzak lan bana aurkez dezake sail bakoitzean. Mank-en Lakuntzako egoitzako erregistroan aurkeztu beharko dira lanak, plika sistema erabiliz, martxoaren 27rako.

Sariketara aurkeztu daitezkeen lanak aurretik saritu eta argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dute. Gaia librea da eta haiek ontzeko garaian luzera jakin bat izan beharko dute sortzaileek. Olerkien kasuan 14 eta 40 bertso arteko poesia sortak aurkez daitezke. Orri bakarra eta 5 artean izan beharko dute komikiek (txuri beltzez edo koloretan, A4 tamainan). Narrazio laburretan mailaren araberakoa izanen da luzera: LH 5. eta 6. mailetakoek 1 eta 3 artean idatzi beharko dute; DBHkoek 2 eta 5 orri artean eta, azkenik, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak 3 eta 8 artean.


  Ikasten, idazten.
Euskaltegietako ikasleei eta mintzakideei zuzendutako nanoipuin lehiaketa deitu dute
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu duen lehiaketan euskara ikasten edo mintzakide programan parte hartzen ari diren sakandarrek parte hartu dezakete. Banaka edo taldeka, nahi beste testu aurkezteko aukera izanen dute parte-hartzaileek. Nanoipuin bakoitzak, gehienez, 100 hitz izanen ditu. Euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Egileek euren sormen lanetan Sakanari buruzko erreferentzia bat sartu beharko dute.

Hiru maila izanen dira. B1 maila arteko ikasleak batean ariko dira. B2 maila arteko ikasleendako beste maila bat izanen da eta C1 maila arteko ikasleendako da azkena. Lanak eta datuak plika sistema erabiliz aurkez daitezke, edo euskara@sakana-mank.com helbidera bidaliz (PDF formatuan). Matxoaren 31ra arteko epea dago nanoipuinak aurkezteko. Lehiaketak aurrera egiteko, gutxienez, 10 lan aurkeztu beharko dira.

"Guaixe"
2013-1-24


No hay comentarios:

Publicar un comentario