2013-02-27

Bidasoaldeko II. Txirrindularitza Saria




Txirrindulariek Lesakako Nabaz gainera igo beharko dute aurten ere, 2011ko edizioan bezalaxe.
"Ttipi-Ttapa"

"Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen dituen lasterketen baitan 
sartuko da aurten ere Bidasoaldeko Saria. 
2011. urtean antolatu zuen lehen aldiz Igantziko Biltokiko txirrindularitza atalak 
eta aurten ere Biltoki izanen da antolatzaile. 
Elkarte honen asmoa eskualdeko talde ezberdinen artean txandaka antolatzea da, 
baina 2012ko edizioa arrazoi ezberdinengatik ez zen egin,
nahiz eta Gure Txokoak egutegian sartua izan.
Aurtengo edizioak duela bi urtekoaren ibilbide beretsua izanen du. 
Bi aldiz pasatuko da Piedadeko gainetik eta hain gogoko izan zen Nabazko igoera 
polit eta gogorra ere sartu dute ibilbidean. 
Kilometrajea handitzeko, Beran Lizuniaga aldera zerbait luzatzea ere aztertzen ari dira. 
Izan ere, 2011ko lasterketa 105 kilometrokoa zen, 
Lehendakari txapelketako Sub-23 kategoriako lasterketa baterako aski, 
baina aurten elite kategoriako txirrindulariak ere aterako dira, 
beraz Euskadun txapelketarako baliagarria izanen da 
eta horretarako 125-130 kilometroko ibilbidea prestatu beharko da.
Aldaketa honen arrazoia zera da: 
Bidasoaldeko Sari honek, Nafarroako errepideko txapelketa ere erabakiko duela. 
Beraz, elite eta sub-23 kategorietako lehenbiziko nafarrak, 
2013ko Nafarroako errepideko txapeldun ere izanen dira, kategoria horietan.
Bidasoaldeko II. Saria maiatzaren 25ean abiatuko da, 
larunbat arratsaldeko 15:30ean eta Nafarroako Itzuliaren aitzineko astean denez, 
maila handiko partehartze zabala espero da. 
Igantziko Biltoki proba antolatzeko bilerak egiten ari da 
eta abudo ibilbideko herrietako zaleekin harremanean jarriko da, 
segurtasun arloko gaiak lotzeko. 
Probaren aurrekontua 5.000 euro ingurukoa da 
eta hori estaltzeko udal erakundeen, babesleen 
eta Nafarroako Gobernuarena espero du".

"Ttipi-Ttapa"                                   
2013-2-27                                   
(laburpena)                                   

No hay comentarios:

Publicar un comentario