2013-03-28

Irurita: Erdi Aroko musika tresnak



Erdi aroko musika tresnak ikusteaz gain, zuzeneko emanaldiez ere gozatu ahalko da.
"Ttipi-Ttapa"

"Erdi Aroko musika tresnak nolakoak ziren gertutik ikusi nahi duenak, 
aukera polita du apirilaren 1era arte Iruritako Jauregian. 
Dorreak Elkarteak antolatu du Erdi Aroko musika tresnen kopien erakusketa. 
Ez dira garai hartakoak baina haien bereizgarri guztiak mantentzen dituzte. 
Instrumentuak ikusteaz gain, zer nolako musika egiten zuten 
aditzeko aukera ere izanen dute bertaratzen direnek. 
Emilio Arias musikari-luthierrak zuzeneko erakustaldiak eskainiko ditu 
martxoaren 29 eta 30ean, 18:00etan eta 19:00etan".

"Ttipi-Ttapa"                        
2013-3-27                        
(laburpena)                        

No hay comentarios:

Publicar un comentario