2014-07-04

Herri kirola sanferminetan


Sanferminetako eguerditan herri kirol giroa izanen da Iruñeko Foruen Plazan.
Sanferminetako eguerditan herri kirol giroa izanen da Iruñeko Foruen Plazan.



"Urtero bezala, herri kiroletako hainbat txapelketa jokatuko dira Iruñeko sanferminetan.
Saio guztiak 12:00etan hasiko dira Foru Plazan
eta tartean, kasik egunero, erakustaldiak ere eginen dira.

Uztailaren 8an
Nafarroako Arpana Txapelketak jokatuko dira,
bai lehenengo mailakoa baita emakumezkoena ere.
Gizonezkoetan ez da eskualdeko ordezkaririk izanen, baina emakumezkoetan,
Berako Nerea Sorondo eta Amaia Garcia txapela mantentzen saiatuko dira.
Kanako enborrarekin aizkora erakustaldia ere eskainiko dute
Jon Rekondok eta Donato Larretxeak.

Uztailaren 9an
Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketak jokatuko dira,
gizonezkoena zein emakumezkoena.
Gizonezkoetan, Leitzako Josetxo Urrutia eta
Berako Herri Kirol Taldeko Aritz Izuzkiza izanen dira eskualdeko ordezkariak
eta emakumezkoetan, Iturengo Maika Ariztegi eta Mertxe Ariztegi ahizpak.
XVI. San Fermin Motozerra txapelketa ere jokatuko da
eta Oieregiko Esteban Arrruti izanen da lanean.
Aimar Irigoienen harrijasotze erakustaldia egun horretan izanen dira.

Uztailaren 10ean
Nafarroako hirugarren mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko da.
Bi kanaerdiko moztu behar dituzte partehartzaileek.
Tartean izanen dira Zigako Joxean Etxeberria, Beintza-Labaiengo Miguel Angel Etxeberria,
Pello Telletxea eta Joxe Mari Elizondo eta Zubietako Mikel Indakoetxea.
Kañamares anaiek erakustaldia eskainiko dute (zerratokia-aitzurrarekin egurra mozten).

Uztailaren 11n
kadete mailako Nafarroako Arpana Txapelketa jokatuko da.
Basaburua-Baztango Eneko Irigoien eta Andoni Galarregi
eta Antton Irigoien eta Iker Aleman lehian ariko dira.
Kimu mailako proba konbinatu erakustaldia eta aizkora erakustaldia ere eginen dira,
baita haurrendako proba popularra ere.

Uztailaren 12an
Nafarroako harrijasotze txapelketa jokatuko da
eta hiru partehartzaileak eskualdekoak izanen dira:
Leitzako Josetxo Urrutia, Sunbillako Unai Bertiz eta Etxalarko Xabier Ariztegi “Santxin”.
Emakumezkoen Txinga Eramate Txapelketan ere berdin,
hiru partehartzaileak eskualdekoak izanen dira:
Lesakako Xanta Sousa eta Estitxu Almandoz eta Berako Nerea Sorondo.
Nafarroako lasto altxatze txapelketan parte hartuko duten
bi kirolariak ere eskualdekoak izanen dira:
Igantziko Eneko Telletxea eta Amaiurko Lander Landiribar.

Uztailaren 13an
Nafarroako bikotekako aizkolari txapelketa eta
Nafarroako gurdi altxatze txapelketak erabakiko dira.
Bikoteka aizkoran sei enbor kanaerdiko eta sei 60 ontzako moztu beharko dituzte
Floren Nazabal eta Ruben Saralegik, Jon Rekondo eta Ander Erasunek
eta Donato Larretxea eta Juanjo Lopezek. 
Gurdi altxatzen, Leitzako Josetxo Urrutia izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.
Inaxio Perurenak erakustaldia eginen du harri jasotzen.

Uztailaren 14an,
azkenik, gizonezkoen Nafarroako txinga eramate txapelketa jokatuko da,
eskualdeko ordezkaritzarik gabe.
Mikel Lasartek motozerra erakustaldia eskainiko du. 
Lasto botatzen eta lasto altxatzen erakustaldia eginen dute".

"Ttipi-Ttapa"                              
2014-7-4                               
(laburpena)                              



No hay comentarios:

Publicar un comentario