2014-07-27

Maika Ariztegi


Maika eta Mertxe Ariztegi, Nafarroako txapeldun eta azpitxapeldun izan zirenean. Euskadiko txapelketan txapeldun eta hirugarren izan dira.


"Uztailaren 9an Nafarroa Garaiko ingude altxatze txapelketa irabazi zuen Maika Ariztegi
iturendarrak Iruñean eta astebete beranduago,
lehen aldiz burutu den Euskadiko txapelketa ere irabazi du Markina-Xemeinen.

Nafarroa Garaikoan, marka berria ezarri zuen, 93 altxaldirekin.
Euskadikoan, berriz, 91 altxaldirekin lortu du lehen txapelduna izatea,
baina kontuan hartu behar da ingudeak ere hamar kilo dituela,
Nafarroa Garaiko txapelketan baino kilo bat gehiago.

Maikarekin batera, Mertxe Ariztegi bere ahizpa izan zen Nafarroa Garaiko ordezkaria
Euskadiko txapelketan eta honek ere meritu handiko hirugarren postua lortu zuen,
82 altxaldirekin, bigarren izan zen Karmele Gisasola bizkaitarrak baino bi guttiago.

Beraz, Iturengo bi ahizpak podiumean izan dira lehen aldiz
egin den Euskadiko ingude altxatze txapelketan.

Gizonezkoen txapelketan, berriz, Josetxo Urrutia leitzarra bigarren izan zen, 87 altxaldirekin.
2010, 2012 eta 2013an bezala, Joxe Lapazaran bizkaitarra izan da txapeldun.
Aurten 91 altxaldi egin ditu".


"Ttipi-Ttapa"                                
2014-7-17                                 
(laburpena)                                 



No hay comentarios:

Publicar un comentario