2014-09-23

Sareuska


























"Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bortzirietako euskara mankomunitateak eta Bisasoa Txingudiko partzuergoak Sareuska sarea sortu dute. Aintzina eramanen duten lanari esker, euskararen erabilpena sustatu eta dinamezatzeko nahia dute. Horretarako, 2014 eta 2017 epealdian finkatutako ekintza planean, topaketa batzu antolatuko dituzte elgarren arteko harremanak indartzeko eta batez ere, lan ardatz batzu adosteko. Sareuskak antolatu duen lehenengo ekitaldia "Mintzodomoa" izanen da Irunen udazkenean ospatuko dena, "eskolaz kanpo euskararen erabilpena zihurtatzeko".

Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bortzirietako euskara mankomunitateak eta Bisasoa Txingudiko partzuergoak Sareuska sare berria aurkeztu dute gaur Ziburun. Mugazgaindiko elgarlana ekarriko duen proiektu honen helburu nagusiena da euskararen erabilpena sustatzea, hainbat ekintza eta bilkuren bidez.

Modu berean, Mugaondoko euskara zerbitzuen arteko elgar lana bideratu nahi dute eta hautetsien arteko harremanak indartu nahi dituzte.

Ander Almandoz, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria eta Arantzako auzapezak azaldu du 2014. urtetik 2017. urtera aintzina eramanen den sare honetan "metodologia parte hartzaile bat erabiliko dela". Horretarako, Almandozek adierazi du haien helburuetara heltzeko, "esku-hartze eremu batzu identifikatu dituztela".

Alde batetik, lehendakariak zihurtatu du administrazioan lan egiten dutenen arteko idatzizko harremanak "elebidunak" izanen direla. Halaber, merkataritzan, auzapezak esplikatu du Sareuska proiektuaren barnean herritarrei zuzendutako kanpaina eta ekintzak egingo dituztela, "euskara sustatzeko" asmoarekin.

Bestalde, turismoaren arloan euskararen erabilpena indartuko dela, bai "euskararen inguruan eginen diren ibilbide turistiko", baita ere euskaraz izanen diren euskarri ezberdinen bidez (harrera gidaliburuak, telefono aplikazioak...).

Ander Almandozek iragarri du "haur eta gazteak biltzeko guneak sortu nahi dituztela". Modu berean, "bertso eskola topaketak aurreikusi dituzte, bi helburu nagusiekin. Alde batetik, "hiru eremuko gazteen elgar ezagutza sustatzeko eta euskalki ezberdinak ezagutarazteko", zehaztu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak.

"Mintzodromoa" udazkenean
Sareuskari buruzko aurkezpenean, Almandozek kondatu du euskararen ikaskuntza eta alfabetizazioa laguntzeko, "Mintzodromoak" bezalako topaketak antolatuko dituztela. "Eskolaz kanpo euskara erabiltzeko erabilgarria izanen da batez ere euskara ikasten ari diren pertsonentzat", gehitu du Arantzako auzpezak.

Iragarri dute "Mintzodromoa" antolatuko duten lehenengo ekitaldia izanen dela eta udazkenean ospatuko dute Irunen.

Mugaz gaindiko lana
Jose Antonio Santanok, Bidasoa-Txingudi Portzuergoko Lehen lehendakariordea eta Irudingo auzapezak, zehaztu du "hizkuntza politikak bateratuko eta mugaz gaindiko lana eraginkorra" izanen duen sarea da.

Auzapezaren arabera, "parte hartzailea eta elgar ezagutza sustatzea da helburu" eta horretarako "ekintza komununak egingo ditugu". Halaber, Santanok zehaztu du haien helburua dela "mugaz gaindiko sarearen biziraupena zihurtatu nahi dutela".

Finantziamendua
Proiektuaren finantziamedua aipatzerakoan, Michel Ibarlucia, Hego Lapurdiko Hiriguneko lehendakariordea eta euskararen arduradunak, esplikatu du "makomunitate eta eremu bakoitzak bere finantziamendua zihurtatuko duela". Modu berean, ekitaldi bakoitzarentzat aurrekontu ezberdinak pentsatuko dira eta hauek "denon artean onartuak izanen dira".


"www.kazeta.eus"                              
2014-9-19                              
(laburpena)                              

No hay comentarios:

Publicar un comentario