2014-09-28

Xilaba


Bertsularien Lagunak elkarteko kideak, erdian Joana Itzaina presidentea. Argazkia Sylvain Sencristo. 


"Silabaz silaba" bertsoa osatuz laugarren ediziora ailegatu da Xilaba. Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako bertsulari xapelketak 18 bertsolariren parte hartzea izanen du aurten. Horien artean aldiro edizio xapelketako lehen kanporaketa urriaren 5ean ospatuko da Muskildin, ondoren Senperen urriaren 11an eta Aiherran urriaren 18an. Finaurrekoak Larresoron (urriaren 26an) eta Aiziritzen (azaroaren 2an) eginen dira. Aurreko edizioan bezala finala Baionako Laugan eginen da, azaroaren 15ean.

Partehartzaileen artean adin eta jatorri ezberdinetakoak atzematen ahal dira. Lehen aldiz parte hartzen duten bertsolarien artean adin gehien eta gutxiena dutenak atzeman ditzakedu, Mixel Etxekopar xiberotarra da esperientzia gehien duena eta Aitor Servier azkaindarra gazteena. Bi hauek Lur Renteriarekin batera xapelketak hartuko dituen parte hartzaile berriak izanen dira.

Xapelketara bueltatuko direnen artean Maialen Arzallus eta Patxi Iriat ditugu, Miren Artetxe sail horretan sailkatzen ahal bada ere, kanporaketan soilik parte hartzeko hurbildu da xapelketara. Izena eman eta gero parte hartu ezin zuen bertsolari bat ordezkatzeko izanen da Senpereko kanporaketan. Hutsune nabaria Euskal Herriko txapeldunarena izanen da, Amets Arzallus.

Senperekoa saio berezia izanen da, urriaren 11an ere Bertso Eskolen Eguna ere ospatuko delako. Horretarako egun osoko programa antolatu dute, eguerdian abiatuko den topaketen hastapenarekin eta Senpereko gaztetxean bukatuko den gaualdiarekin.

Elkarlana izanen da edizio honetako hitz gakoetako bat, izan ere saio bakoitza egina den herriko elkarte batekin batera antolatua izanen da. Horrela Muskildi Bizi, Aiherrako Belzuntze, Larresoroko Ote Lore, Aiziritzeko Zabalik eta Senperen Bertsularien Lagunak izanen dira harrera egiten.

Saioak
Lehen kanporaketa Muskildin izanen da urriaren 4ean eta Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina eta Xan Alkhat.

Bigarren kanporaketa Senperen izango da urriaren 11an Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe eta Xumai Murua.

Aiherrakoa izanen da azken kanporaketa urriaren 18an, bertan Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy.

Lehen finalaurrekoa Larresoron eginen da urriaren 26ean eta bigarrena Aiziritzen azaroaren 2an. Finala ohi bezala Baionan eginen da. Azaroaren 15ean ospatuko da Lauga gelan.

Epaileak Eneko Bidegain, Joakin Arregi, Beñat Soule, Erik Etxart eta Lierni Elortza izanen dira. Bederatzi kidek hartuko dute gaiak egin eta emaiteko ardura: Amaiur Lujanbio Agirre, Iban Falxa, Ihintza Ostolaza Intxausti, Joana Itzaina, Karlos Aizpurua Etxarte, Maia Etxart, Maiana Irigoien, Maider Etxart eta Pettan Prebende".


"www.kazeta.eus"                                       
2014-9-26                                        
Idoia Erasoren idazkia                                        
(laburpena)                                       




No hay comentarios:

Publicar un comentario