2014-11-26

Severino Ornat


"Atzo jakin nuenez joan den urri amaieran hil zen Bidankozeko Severino Ornat Sanz.
La Santa etxean jaiotako gizon hau izan zen 2013an blog honetan bertan
eta 2014an UZTARO aldizkarian azken euskaldunzahar bidankoztarrak zirela-eta
aurkeztu nituenak jakinarazi zizkidan berriemaileetako bat.
Ageriko osasun-arazorik ez eta ezustean alde egin du orain egun gutxi.

lasanta_detaile
‘La Santa’ etxearen aurrealde-zatia (Irudia: www.vidangoz.com/bidankozarte/)

Gaztetxotan ezagutzera iritsi zen Severina Fuertes Larequi
amona euskaldunari buruzko albisteak jaso nituen
Ornat jaunaren bidez joan den udazkenean,
eta hark esan zidan Fuertes anderea izan zela 40ko hamarkada hasieran
Igaritik Erronkarirako errepide-lanean aritu ziren presoei
euskaraz egin zien bidankoztar haietako bat.
Herriko ondare ez-materialaren zatitxo hori jaso eta horrela galdu ez izana,
beraz, Ornat jaunari zor diogu.

Goian bego.

Panorámica de Vidángoz
Bidankoze, Erronkari

Ha fallecido recientemente el bidankoztarra Severino Ornat Sanz, de la casa ‘La Santa’,
uno de los vecinos gracias a cuya ayuda pude recopilar la información
sobre los últimos vascoparlantes de Vidángoz que compartí en el blog
y ha sido recientemente publicada a través de la revista Uztaro.
Ornat tuvo ocasión de escuchar de boca de su abuela vascófona
(Severina Fuertes Larequi, 1865-1946) el euskera roncalés
que se extinguió hace ya varias décadas en la localidad.
Su testimonio ha contribuido a preservar el recuerdo del habla vasca autóctona,
perdida y borrada de la memoria colectiva en tantos lugares de Navarra
pero no así en Vidángoz, donde además de los textos
que afortunadamente nos ha legado, los recuerdos de Ornat y su generación
han evitado que aquelllos últimos euskaldunes caigan en el olvido.


Descanse en paz".


"linguanavarrorum.blogariak.net"                   
Gorka Lekaroz                   
2014-11-8                   




No hay comentarios:

Publicar un comentario