2014-11-13

Urdazubi: Faba 2015









Muthiko Alaiak elkarteko eta Urdazubiko udal ordezkariak, ospakizunaren aurkezpenean.


"2015eko urtarrilaren 10ean Fabaren errege erreginaren koroatzearen zeremonia
Urdazubin ospatuko dela jakinarazi dute Urdazubiko Udalak eta Muthiko Alaiak elkarteak.
Mende erdia da Iruñeko Muthiko Alaiak elkarteak
Nafarroako erregeen tradizioko Fabako errege ibiltari festa
ospatzen dutela Nafarroako herrietan. 2012koa Amaiurren egin zuten,
Amaiurko gudaren 500. urteurrena gogoratuz.

2015. urtean festaren berrogeita hamabigarren edizioa ospatuko da Urdazubin.
Aitzinetik, abenduaren 13an, tradizioak dioen bezala,
errege pasteletik baba ateratzen duen haurra izanen da irabazle
eta segidan haur hori Fabaren errege edo erregina izendatuko dute.

Eguberrietan Erdi Aroko festa honen inguruan
ekintza ezberdinak ospatuko dira, hitzaldiak, erakusketak…
Azkenik urtarrilaren 10ean bereziki Urdazubiko karriketan
goizetik eta egun osoz ekintza ezberdinak ikusi ahal izanen dira,
koroatzen momentura iritsi baino lehen.
Koroatzea, Nafarroako errege-erreginena izaten zenaren antzekoa izaten da".


"www.ttipi.net"                      
2014-11-4                      
(laburpena)                      


No hay comentarios:

Publicar un comentario