2015-02-05

Olazti: kriseilu musulmana





"Carlos Sergio olaztiarrak herrian opatu eta Ezpilleta historia eta arkeologia elkarteak
islama iberiar penintsulan egon zen garaiko kriseilu bat ezagutzera eman du.
Balio handiko pieza bat da, islamiarrak VIII. mendean penintsulan izan zireneko
hutsune arkeologikoa oso handia baita. [...]

Kriseilu horretaz landa, Iruñeko Gaztelu plazan dagoen maqbara musulmana
-hilerria- ere Islama Nafarroan izan zenaren erakusle da. [...]

Ezpilleta elkartea joan den urteko maiatzean sortu zen.
Lehenago elkarteko kide batzuk euren kabuz ibiltzen ziren,
baina pentsatu zuten elkarte bat eratuta segurtasun juridiko handiagoa izango zutela.
Gaur egun, elkarte honen eginbehar nagusia Sakanan prospekzioak egitea da.
Haatik, lan hau burutzeko ez daukate nahiko luketen askatasun guztia,
oraindik ez baitaukate prospekzioak egiteko baimen ofizialik.
Eskaera abenduan egin zuten, eta lortzekotan baimena 2015 guztirako izanen lukete [...]".


2015-1-29                               
"www.guaixe.eus"                              
(laburpena)                              


No hay comentarios:

Publicar un comentario