2015-03-05

2015eko martxoak 19


Iruñeko Azpilagaña auzoak bere erraldoi berriak erakutsiko ditu,
hots, Pedro II.a Mariskala eta Juana III.a Albret.

Jai eguna izanen delarik, bertan konpartsak elkartuko dira:
Trapagaran, Legazpia, Elizondo, Beriain, Balterra Albalterri, Txantrea,
Errottapea, Sanduzelai, Mendillorri, Buztintxuri eta auzoko Gartxot.

Halaber, Haizeberri dultzaina joleek karrikak alaituko dituzte.

Egitaraua, honatx:

10:00 - 10:30etan hamarretakoa.
11:00etan erraldoi berrien agerraldia Azpilagañako Ebro ibaia plazan.
Errottapea konpartsaren eskutik haien aurkezpena eginen dute.
Ondoren kalejira auzoan.
Bazkaria Arrosadiako sanfermin peñan.


-------------------------------------------------------


Pedro II.a, nafarron mariskala

Nafar erresumaren militar buruzagia mariskala zen.
Izena ez da betikoa, haren erabilpenaren hastapena XIII. mendearen inguruan jaso baita.

Ez dugu mariskal oro ezagutzen.
Antza, ofizialki hirugarrena edo Leonel dugu (1377-1413).
Dirudienez, ondorengoa bere seme bat izan zen, Felipe, lizarratarra.
Gero Feliperen seme bat dugu, Pedro I.a,
beaumondarrek hil zuten agramondarren lehen burutzat hartu dena.
Bere seme bat ordezko hautatu zuten, bertze Felipe,
hura ere beaumondarrek erailtzekotz.
Beraz, Pedro I.aren bertze seme bati eskaini zioten ardura, eta hor dugu Pedro II.a.

1512ko gudan gaztelar inbasoreen aurka aritu zen.
1516an gaztelarrek Erronkaribarrean garaitu eta giltzaperatu zuten.
Atienza eta Simancas aldean preso zelarik, 1522ko azaroaren 24an ziegan hilik agertu zen,
ondoan laban bat zegoela. 1523ko otsailaren 9an gaztelarrek ondasunak kendu zizkioten.


Auñamendiz iparralderantz Nafarroak independentziari eutsi zion.
Egia da, haatik, Nafarroa Garaian azken nafar mariskala Pedro II.a izan zela,
hain zuzen ere bere burua gaztelarrei saldu nahi ez eta espetxean hil zena.
Bere hezurrak Lizarran daude, "San Pedro de la Rua" elizan,
aldare nagusi ondoan den kripta xumean.


Nafarroako Jone III.a, Albreteko Jone

Saint-Germain-en-Laye, 1528ko urtarrilak 7  -  Paris, 1572ko ekainak 9
Nafarroako Enrike II.aren alaba.
Nafarroako Enrike III.aren ama.
1555ean Nafarroako agintaritza heredatu zuen.
1560an katolikoa izateari muzin egin eta protestante bilakatu zen.
1561eko uztailak 19an Nafarroan kalbinismoa eratu zuen.
1571an Joannes Leizarragaren euskal lana argitaratu zuen.
1571an kalbinismoa nafar estatuko erlijio ofiziala bihurtu zuen.
1572an erail zutela aipatu da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario