2015-03-09

Lesaka: bertso finalaurrekoa


"Atzo Lesakan jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa
eta Xabier Terreros "Terre"-k irabazi zuen. Honako puntuazioak lortu zituzten:

1. Xabier Terreros "Terre"            344
2. Aimar Karrika                         336
3. Ander Fuentes "Itturri"             327
4. Julen Zelaieta                         319
5. Kotte Plaza                            315
6. Amaia Elizagoien                    286


Burlatan azken finalaurrekoa

Azken finalaurrekoa hurrengo igandean, hilak 15, jokatuko da Burlatan
eta han izango dira kantuan Aritz Saragueta, Eneko Lazkoz,
Miel Mari Elosegi "Luze", Oier Lakuntza, Oskar Estanga eta Saioa Alkaiza.
Bertan erabakiko da nork kantatuko duen
martxoaren 28ean Elizondon jokatuko den finalean".

"www.bertsoa.com"                               

No hay comentarios:

Publicar un comentario