2015-06-09

Bidasoaldea: bertsopaperak


Baztan-Bidasoko XXVIII. Bertsopaper lehiaketako saridunak, Berako Kultur Etxean.

















"Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoako XXVIII. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu zituen ortziral arratsaldean Berako Kultur Etxean.

Guztira 74 lan entregatu da.
A mailan, (10 urte arte), lehen saria Lesakako Orti Arotzena Portuk eskuratu du, Nere etxeko kaosa lanarekin. Bigarren saria, Berako Amaiur Goñi Elortzak lortu du Txapelketa lanarekin. Lesakako Malen Igoa Fontanek epaimahaiaren aipamena jaso du, Urtebetetzea lanarengatik.
B mailan (11-14 urte), lehen saria Lesakako Iontxu Urrusolo Elgorriagak eskuratu du, Arroparen garrantzia bertso-xortarengatik. Bigarren saria Berako Ekhiñe Zapian Arlegik lortu du, Nerekin nahi zaitudalako lanarekin. Lesakako Iratxe Muxika Carrionen Ahizpa lanak aipamena jaso du.
C mailan (15-18 urte) lehen saria Lesakako Ane Telletxea Igoaren Euskara lanak jaso du.
D maila nagusian (18 urtetik goiti), iaz bezala, Berako Julen Zelaieta Iriarte nagusitu da, Hogeitabortz udazken bertso-xortarekin. Bigarren saria, Lesakako Aitor Arotzena Albitzuk lortu du Beti Gaztek 75 urte lanarekin. Berako Ixiar Elortza Jauregik epaimahaiaren aipamena jaso du, Legarreako Leizea lanarekin.

Sari banaketaren aitzinetik, Bortzirietako bertso eskoletako ttikienek antzerkitxoak egin zituzten. Etxalarko Landagain eskolako ikasleek Goazen antzezlana taularatu zuten, Labiagako bertso eskolakoek Marzelina emakume erraldoia eta Lesakako bertso eskolakoek Kaixo baserri zaharra. Ondotik, partehartzaileentzako berendua izan zen Beralandetan".


"www.noticiasdenavarra.com"                 
2015-6-1                 
(laburpena)                 



No hay comentarios:

Publicar un comentario