2015-06-03

Eztitxu Sabarots





























"Zure etxaldea presentatzen ahal diguzu?
Aldudeko Alastainia etxaldean instalatua naiz. Bederatzi hektara badira, 1,1 hektara fruitu arbolekin eta 0,4 hektara fruitu ttipiekin baliatzen ditut. Besteak pentzeak eta oihanak dira.
Familiako etxaldea da, aitatxi eta amatxirena. Amak atxiki du ardi zonbaitekin. Landazione batzuk eta fruitu ttipi zonbait eginak izan ziren bere denboran. Lan bat bazuen bertzalde. 2000an, ene aitak tranzformatze atelier kolektibo bat muntatu zuen herriko jende eta beste batzuekin. Ni, 2005an instalatua naiz, lan tokia ene gain hartu dut eta landazione berriak egin ditut.
Laborantxako BTS bat, “Gestion et protection de la nature”, segitu dut eta ondotik formakuntza bat animazioan lan egiteko. Lehenago, haurrekilan animatzaile gisa lan egiten nuen, natura eta bazterrak ezagutarazteko, Alduden. 2003an kanporatua izan nintzen eta bi aukera ziren, edo urrun joan lan hortan segitzeko edo beste zerbait atzeman hemen. Laborantxa diploma hori banuenez, instalatzeko aukera banuen eta xantza lurrak eta etxaldea izaiteko ere. Betidanik ari izan naiz kanpoko lanetan, behar nuen kanpoko lan bat eta maite nuen ere transformatze parte hori.
Instalatu eta, aste bateko formakuntza egin dut fruitu transformazioari buzuz, Floirac-erat joanez. Aitak formakuntza hori egin zuen eta oinarri batzuk eman dauzkit. Gero katzakan arizan naiz eta “sur le tas” ikasten dut.

Fruituak ekoizten dituzu…
Fruitu ttipietan zarzaidea, andere mahats beltza, andere mahats gorria, arabarba, masusa eta masuzaidea ekoizten ditut. Masuzaidea masusa eta zarzaidea gurutzaketatik sortu dutan fruitua da.
Fruituetan badira mertxikak, udareak, sagarrak, aranak, irasagarrak, pikoak, hurrak eta intxaurrak.
Liliak eta bihi basak lantzen ditut ere, akazia lorea, sabuka lorea eta aitañi lili lorea liliendako; bihi basetan, baxarana, otso laharra eta elorriaren fruitua. Landazioneak dibersifikatu ditut eta gehiago landatu. Lehen hor zena okupazione gisa zen, oinarri bat zen. Nik eremu eta kantitate minimo bat behar nuen hortarik bizitzeko. Fruitu ttipietan, bi-hiru urte behar dira lehen biltze onak egiteko, arbolekin luzeago da.
Ttuku ttuku arizan gira. Orain hasia naiz landazione berritzen. Fruitu ttipietan ekoizpen denbora laburra da, zuhaitzekilan luzeago da. Urte guziz lana bada belarra kudeatzeko, arbolak epaiteko… Biltzeetan, ene sasoina maiatzan hasiko da eta azaroa arte iraunen du. Dena eskuz bildua da. Ahal bezain tratamendu guti ezartzen dut, biologikoan ari direnen sistema aplikatzen dut tratamendu mailan nahiz eta biologikoan agiririk ez ukan. BLErekin ari naiz lanean, teknikoki lagundua izaiteko, formakuntzak segituz.

Natura berantago ateratzen da mendian, zer ondorio du fruitugintzan?
Mendian naiz bainan bertzalde erreka bazterrean eta ibar zolan. Arrisku handiena da horma. Hormak du ene lan denbora mugatzen. Kostarekin adibidez hiru-lau asteren diferentzia badut loratzeetan eta ondorioz fruitu biltzetan. Eguraldiak kondizionatzen du gure urtea.

Zuhauk transformatzen dituzu fruituak?
Dena transformatzen dut. Erreximentak, bahakiak, konpotak, ziropak, jelerak eta fruitu pastak proposatzen ditut. Fruitu idorrak lantzen hasi naiz. Azukre biologikoa baliatzen dut eta ez dut deuse gehitzen. Urte guzian transformatzen dut. Bakarrik naiz biltzeko eta transformatzeko, biltzearen parte bat hormagailuan sartzen dut. Horri esker fruitu nahasketak egiten ahal ditut, lan antolaketa ere errexten du.

Nun saltzen dituzu zure ekoizpenak?
“Mamiño” saltze markarekin direktoki saltzen ditut etxetik, Baigorriko eta kostaldeko merkatu batzuetan, Idokiko etxalde merkatuetan, saltegi ttipietan, ostatuetan. Idoki etxe ekoizpenen ziurtagiria badut ekoizten dituztan fruitu eta biltzen dituztan fruitu basa eta liliekin. Idokin sartu nintzen kontsumitzaileendako, kalitatearen erakusgarri baita, eta talde lan baten eramaiteko ere. Fresko saltzeko galdea badut bainan Alduden izan eta, urrun naiz merkatuetik.

Zure etxaldean formakuntzak antolatuak dira…
Idokik formakuntzak antolatzen ditu ene etxaldean, fruitu eta baratzeki transformatzeari buruz, lan toki egokia badutanez. Floirac-eko CFPPAtik formatzaile bat heldu da. Dener idekia da bainan laborariek eta Arrapitzen barne direnek lehentasuna dute. Formakuntza horren egitea gomendatzen dut. Segurtamen gehiago ekartzen du, fruituan ere araudiak baitira, Frantzian eta Europan diren normak… Hobe da xuxen partitzea. Fruitu ttipiekin eta fruituekin ez dira ber beharrak, ber teknikak, dena ikasi behar da, lortu. Ekoizpena eta transformaketa menperatu behar dira. Transformaketa hautua egin ala ez, salmenta ere menperatu behar da. Ene aktibitate bakarra da. Proiektu gehiago badira bizpahiru atelier desberdinekin: fruituak gehi hazkuntza, gehi baratzekiak. Konplementario izaiten ahal da hazkuntzarekin.

Nolako bilana egiten duzu zure instalazioaz geroztik?
Galdea bada, animalekoa, fruitu freskoetan, eta Ipar Euskal Herri mailan bada lan handia egiteko horri buruz. Orokorki ardi hazkuntzari lotua da hemengo laborantxa, ene gustuko dibersifikatze zabalagoa merexi luke. Ari da emeki emeki... Gero, etxalde buru ainitz erretretara joanen dira hemendik hamar urte barne eta zer izanen da gero? Bada lan bat eramaiteko etxalde horien geroari buruz. Hemen eta beste eskualde ainitzetan bada animaleko presioa lurrari buruz eta ahal bezain bat erne egon behar da lur hori ez dadin joan etxegintzarat, operazio imobilarioetarat, edo animaleko prezioetan.

Zer dira zure proiektuak?
Beti berritzen ari naiz. Entseguak egiten ditut beste fruitu mota berri batzuetan. Transformatze mailan ene eskaintza zabaltzeko proiektuetan ari naiz, ekoizpen desberdinak egiteko".


"www.kazeta.eus"                           
Laborari                           
2015-5-30                           
(laburpena)                           





No hay comentarios:

Publicar un comentario