2015-07-25

Jon Kanflanka


Jon Kanflanka leitzarrak Nafarroako Sega txapelketa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2015-07-06 10:56  LEITZALDEA  LEITZALDEA: LEITZA
200 kiloko aldea atera dio Mikel Berakoetxeari
Leitzarrak uztailaren 5ean Azkaraten jokatu zen norgehiagokan lortu zuen Nafarroako Txapela. Bost urtez ez dute antolatu txapelketa lehiakiderik ez zegoelako eta aurten, bi lehiakide bazirenez, jokatu ahal izan da.  Segalari bakoitzak 45 minutuz ahalik eta belar gehien ebaki behar zuen. Jon Kanflanka leitzarrak 1.891 kilo ebaki zituen eta Mikel Berekoetxea gorritiarrak 1.689 kilo, beraz,  200 kilo pasatxoko aldea atera dio txapeldunak. Biak Euskal Herriko Sega Txapelketan aritzekoak dira eta kanporaketa uztailaren 26an jokatuko dute Aian (Gipuzkoa).




No hay comentarios:

Publicar un comentario