2015-10-29

"El otro mapa de Abauntz"


2015.10.22
El otro mapa de Abauntz (2014, Aitor Gametxo), X Films 2014ko saria, DOC Buenos Aires Jaialdian parte hartu zuen
<i>El otro mapa de Abauntz</i> (2014, Aitor Gametxo), X Films 2014ko saria, DOC Buenos Aires Jaialdian parte hartu zuen
Aitor Gametxoren El otro mapa de Abauntz pelikulak, Punto de Vista Jaialdiko X Films 2014ko saridunak, DOC Buenos Aires Zine Dokumentalaren Erakustaldiaren 15. edizioan parte hartuko du, Argentinako hiriburuan urriaren 15etik 28ra. Gametxoren pelikularen bi emanaldi eginen dira, urriaren 15ean eta 27an. 
Nafarroako Abaunzko haitzuloan mendebaldeko Europaren lehen maparen aurkikuntza harrigarriari buruzko albiste bat irakurri ondoren, zinegileak ondoko herrira, Arraitzera (Ultzama), jotzen du, bere eskuekin eta bidean aurkitzen dituen beste batzuekin mapa berri bat marrazteko.  Gure garaiko mapa bat, nahitaez bete beharreko festak, eguneroko errituak eta etorkizuneko usadioak nahasten dituena. Berehala ohartuko da, ordea, egiten ari dena ez dela mapa bat. Egiaz, bi dira. Bi, gutxienez.

http://www.puntodevistafestival.com/



No hay comentarios:

Publicar un comentario