2015-12-31

Lakuntza


"Udalerria desagerrarazi eta auzokideak ondoko Etxarri Aranatz alderantz eramatekotz plangintza burutzekotan zegoela, hondarrean XIV. mendearen erdi aldean udalerria bersortzekotz erabakia hartu zuten, Aldaba eta Ilarratzu populazio guneak ere bereganatuz".


www.elinberri.eus




2015-12-30

2015-12-29

Eslaba


"Udalerria demografia arazo latza pairatzen ari dela dirudi.
Izan ere, 1900 eta 1960 artean auzokide kopuruari eutsi bazion ere,
udalerriak hondar hamarkadetan joera demografiko kezkagarria erakusten du.
Horrela, aipatu epean dauzkagun zazpi erroldetan
588 eta 524 bitarteko zenbakiak jaso badira ere,
1970ean 371 lagun zituen,
eta hondarrekoa den 2013ko erroldan 128 biztanle, bertzerik ez du".


www.elinberri.eus



2015-12-28

2015-12-27

Erroibar


"Udalerriak hamaika kontzeju ditu,
hain zuzen ere Aintzioa, Ardaitz,
Aurizberri, Bizkarreta-Gerendiain,
Erro, Esnotz, Lintzoain,
Loizu, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbeti".


www.elinberri.eus


2015-12-26

2015-12-25

Basaburua


"Zortziehun auzokide inguru biltzen dituen udalerriaren baitan
Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzaron, Igoa,
Ihaben, Itsaso, Jauntsarats, Ola, Orokieta eta Udabe populazio guneak dira.
Haien artean, eta hondar urteotako aldaketa handiari esker,
Aizarotz populatuena da, berrehun lagun ere izan ez arren".


www.elinberri.eus


2015-12-23

Korella


"Udaletxea XVII. mendean eraiki zutela dirudi,
XVIII. mendean nabarmen hobetu zutelarik.
Hondar berrikuntza handia 1981ekoa da,
argitasunaren hobetzekotz asmoz".


www.elinberri.eus



2015-12-22

Galoze


"Udalerriak egun hiru kontzeju ditu,
hain zuzen ere Itzalle, Izize eta Uskartze.
Horietaz landa, bertze populazio gune bat ere badu, Galoze".


www.elinberri.eus


2015-12-21

Aiherra


"1896. urtean 1.150 auzokide zuen eta, ondorengo erroldetan, jaitsiera pairatu du.
Horrela, 1962. urtean 842 biztanle bide zuen eta 1999.urtean 841 baino ez.
2011. urtean, halere, 987 lagun bildu du. Beraz, beharbada bertze joera hasten ari...".


www.elinberri.eus



2015-12-20

Barasoain


"1665. urtean udalerria hiribildu bilakarazi zuten,
hots, hiribilduek zituzten eskubide nahiz betebeharrak eskuratu ahal izan zituen.
Horretarakotz, baina, 700 dukado ordaindu behar izan zuten".


www.elinberri.eus



2015-12-19

Samatze


"Baiona eta Okzitaniako Tolosa arteko trenbidea medio,
1912an bertako geltokia inauguratu zuten,
bidaiaria kopuru guti bide zelarik 1970. hamarkadan itxi egin zutelarik".


www.elinberri.eus



2015-12-18

Arazuri


"Oltza Zendean kokaturiko kontzejua,
2010eko erroldaren arabera 391 auzokide zituen".


www.elinberri.eus



2015-12-17

Aras


"636 metroko altueran eraikirik dagoen eta berrehun auzokide ez duen udalerri hau
1853 bitarte ofizialki Bianako udalerriaren baitan kokaturik zegoen".


www.elinberri.eus



2015-12-15

Arantza


"Udalerrian, ondoko Igantzi herriko mugetan,
bizirik dirauen pago-lizarren baso berezia dago.
Izan ere, baso mota hori penintsulan hagitz ezohikoa bide denez,
1987an ofizialki babestu nahi eta horretarakotz Natur Erreserba izendatu zuten".


www.elinberri.eus



2015-12-14

Iruñea eta Baiona


"1960. urtean Lapurdiko hiriburua eta Nafarroako hiriburua
administratiboki, ofizialki adiskidetu ziren, biak ahizpa hiri bihurtuz".


www.elinberri.eus



2015-12-13

Itzagaondoa


"Udalerriak Ardanatz izeneko kontzejua du,
baita iragan hurbilean hamabi populazio gune ere:
Beroitz, Erreta, Gergetiain, Idoate, Indurain, Iriso, Itzanotz,
Lizarraga, Mendinueta, Turrillas, Urbikain eta Zuhatzu.
Egun, baina, eta 2007 nahiz 2013ko errolden arabera,
Beroitz, Gergetiain, Itzanotz, Mendinueta eta Urbikain
herri basamortu bilakatu direla dirudi".


www.elinberri.eus



2015-12-12

Burlata


"Iraganean Eguesibarraren baitan kokaturik egon zen.
1970eko irailaren 25ean, baina, administratiboki udalerri bilakatu
eta, ondorengo hauteskundearen ondorioz,
1971ko otsailaren 7ean udala ofizialki jaio zen".


www.elinberri.eus



2015-12-11

Kadreita


"XIV. mendean udalerria desagertzear izan zen.
Horrela, 1335. urtean gaztelar armadak herria suntsitu zuen
eta 1348an izurrite beltzak auzokide gehienak hil edo gaixotu bide zituen,
etxeak nahiz soroak bazterrean utziz.
Zorionez, 1372. urtean orduko nafarron erreginak
populazio guneari zegozkion zergak barkatu eta,
poliki-poliki, biztanlegoa berreskuratu zen".


www.elinberri.eus



2015-12-10

Uharte Garazi


"1793. urtean 443 auzokide zuen eta 1851an 700 biztanle.
Berantago gorabeherak erakusten ditu, bai,
baina beti kopuru hori eta 1952ko 472 artean aritu da,
erran nahi baita orekari nola hala eutsi egiten ohi diola.
Izan ere, egun 636 lagun bide du.
Hitz batez, demografia aldetik,
Nafarroa Beherean salbuespena dela ezin ukatu".


www.elinberri.eus



2015-12-09

Goñerri


"Udalerriak bortz kontzeju ditu,
hain zuzen ere Aizpun, Azantza, Goñi, Munarritz eta Urdotz".


www.elinberri.eus




2015-12-07

Goizueta


"Udalerriak erdiguneaz landa, bertze sei populazio gune ditu,
hain zuzen ere Aitasemegi, Alkainzuriain, Alkaso, Artikutza, Espide eta Tartazu".


www.elinberri.eus




2015-12-05

Kabredo-Ahuntzegi


"Nafarroa Garaiko udalerri hau administratiboki
Arabako herrialdearen baitan birritan kokaturik egon zen,
hain zuzen ere 1822 nahiz 1840. urteetan.
Halaber, eta betidanik Agilar ibarrean izan delarik,
1845ean aipatu ibarretik bereizi zen, ofizialki udala osatzekotz".


www.elinberri.eus



2015-12-04

Azuelo


"Kodes miresgarriaren itzalpean,
Joar harkaitz mitikoaren magalean,
udalerriko lurretan Garañango herri basamortua du,
eta beldur gara ez ote den Azuelo bera ere herri basamortu bihurtuko.
Izan ere, 2013ko erroldaren arabera 38 auzokide zituen,
1981ean 105 zirelarik...".


www.elinberri.eus



2015-12-03

Monteagudo


"CALIBUS delako zerbitzu bilguneak Ablitas, Monteagudo, Barillas eta Tulebras herrietako auzokideei AEDL (Agente de Empleo y Desarrollo Local) izeneko doako zerbitzu publikoa helarazten die, lan sorrera eta ekonomiaren garapenaren sustatzekotz asmoz.

Horrela, lan arloan elkarte, saiatu, lehiatsu, langabetu, langile, enpresari, sustatzaile, eragile nahiz bultzatzaileei argibide zein aholkularitza teknikoa eskaintzen die.

Horren baitan, honelako zerbitzu zehatzak aipatzen ahal ditugu: diru laguntzei buruzko albistea, kurrikulum eta lan elkarrizketetarakotz prestaketa, lan poltsaren kudeaketa, formakuntza ikastaroak, autonomoendako gaiak edota turismoa nahiz kulturari loturiko aukerak.

Harremanetarakotz: Oscar Sola arduraduna, aedlcalibus@gmail.com.

Telefonoz aurretiko hitzorduaren adostekotz: astelehenetik ortziralerat, 9etatik 14etarat.

Monteagudoko telefonoa: 948 81 66 23".


www.elinberri.eus



2015-12-02

Kaseda


"Izarbeibarreko agiri zaharraren arabera
Iruñeko erregea zen Eneko Arestak gotortu bide zuen".


www.elinberri.eus



2015-12-01

Lizarra eta Donibane Garazi


"Lizarra eta Donibane Garazi arteko senidetzea dago,
Nafarroa Beherean 1964ko martxoaren 30ean
eta Nafarroa Garaian urte bereko maiatzaren 24an sinatu zelarik".


www.elinberri.eus